Bourdieu, Pierre: "Informazioa boteretsuegia da kazetarien esku uzteko"

Espainian %9,1 jaitsi zen berrikuntza teknologikoaren gastua 2012an

2010-1012 urtetan Euskal Herria izan zen enpresa berritzaile gehien zituen erkidegoa.

Espainian 13.410 milioi eurokoa izan zen 2012ko berrikuntza teknologikoaren gastua, aurreko urtean baino %9,1 gutxiago, Estadistikako Instituto Nazionalak (INE) adierazi zuen moduan. Politikariak, enpresariak eta analistak arlo honetan inbertitzea krisitik ateratzeko bidea zela esaten zuten.

Luis de Guindos, ekonomia ministroak, inbertsio hau urria zela esan zuen. “I+D+I eta zientziari buruz gutxi hitz egin dut, beste lehentasunak izan ditugu”, adierazi zuen Madrilen izandako ekitaldi batean. Egoera honen aurrean ekonomia ministroak 2014. urtean %10eko igoera egongo zela hitzeman zuen. 2012an berrikuntza teknologikoari buruz egindako ikerketa batean txosten batek dionez, inbertsioaren erdia baino gehiago barne I+Dra bideratu zen. Hau da, enpresaren barruan egiten den inbertsiora.

Berrikuntza teknologikoko gastua nekazaritzan (%22,9ko igoera) ez ezik, beste sektore guztietan jaitsi egin da (industrian %6,6 eraikuntzan %33,1 eta zerbitzuetan %11,1). Berrikuntza teknologikoko gastuaren ehuneko handiena I+D zerbitzuko enpresek izan zuten, %12 batekin; motorreko ibilgailuetako enpresak %11,5arekin eta Farmazian %8,4arekin. Espainiako erkidegoak kontuan hartzen badira, ezberdintasunak daude berrikuntza teknologiko gastuan. Madril, Kataluña eta Euskal Herria hartzen dute Espainiako gastuaren 2/3ak. Aurreko urteko gastuarekin konparatuta erkidego guztietan jaitsi da, Gaztela eta Leon, Galizia, Extremadura eta Kantabrian izan ezik.


Enpresa berritzaileak

Industria sektoreak ehuneko handiena du enpresa berritzaileetan (petroleo industria %75, farmazia %73,1 eta informatiko, elektriko eta optika produktuetan %68). Bestalde, industria zerbitzuan I+D zerbitzuak ehuneko baxuagoa dauka (enpresa berritzailetan %81,1; programazio, aholkularitza eta bestelako informatika ekintzetan %56,9 eta telekomunikazioetan %40,8).

Leave a Reply

ZiberK