Bourdieu, Pierre: "Informazioa boteretsuegia da kazetarien esku uzteko"

Eroskik berregituraketa bat egingo du daukan zorrari aurre egiteko

Krisiaren hasieran Eroskik 50.000 langile inguru zituen; orain ez dira 39.000 langilera ailegatzen

Eroskik azken urteetan izan duen zorrari aurre egiteko berregituraketa gogor bat egingo du, horretarako gastuak gutxitu eta posizio onean lehiatzeko. Hobekien kokatutako lekuetan zentratu behar izan da, hau da, Estatuaren iparraldean. Horretarako hainbat saltoki itxi eta lekuz aldatu egin behar izan ditu. Kostuen aurrezte honek langileen egoeran ere eragina izan du. Izan ere urte honetan soldatek %7ko murrizketa izan dute, bazkideentzat zein langileentzat.

Eroskiren zorrak 2007an hasi ziren, Caprabo kateak erosi zuenean. Operazio hori 1.700 milioi euroko kostua izan zen eta honek haren zorrak izugarri handitzea suposatu zuen. Urte horretatik aurrera Eroski zenbaki gorriekin ixten zituen kontuak; 2008an adibidez 98 milioiko galerak jasan zituen. Urte honetako ekainerarte korporazioak 39 milioi euroko galerak izan ditu, aurreko urtean baino %18 gutxiago. Hala, datu horiek ikusita, urte honetan berdin jarraituko duela dirudi.

Eroskik jakinarazi duenez 2008tik 2013ra 1.200 milioi eurotan txikitu dute zorra. Kooperatibak dioenez, “azken urteetako zor mailarik txikiena da”. Bere zorraren heren bat amortizatu duen arren, Eroskik 2.600 milioiko zorra pilatzen du oraindik.

Ordaintzeko metodoa

Entitate hartzekodunekin izandako akordio batean adierazi zen 2017. urtean ordainduko zela zor guztia. Hala ere, bankuekin hitz egiten hasi dira zor hori era lasaiago batean ordaindu dezaten. Eroskiren marka ondo posizionatuta dauden lekuetan behin-betiko finkatzea da helburua. Izan ere, beste markak nagusiak diren hiri batzuetan zaila da Eroskiren helburua lortzea.

Leave a Reply

ZiberK