Bourdieu, Pierre: "Informazioa boteretsuegia da kazetarien esku uzteko"

Tasak %30 baino gehiago igo dira azken bost urteotan EHUn

Astelehenean Iñaki Goirizelaiak adierazi zuenez, "ez da aplikatuko Espainiar Estatu mailan Wertek kaleratutako beken erreforma"


Maddi Barrenetxea, Julen Baños eta Gaizka Azketa

Iñigo Urkullu Lehendakaria Iñaki Goirizelaia errektorea agurtzen
%29,8 igo ziren Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatzeko tasak 2008tik 2010era. Hurrengo hiru urteetan igoera %8,2koa izan da. Nahiz eta Urkulluk eta Goirizelaiak 2013/2014 ikasturteko aurkezpen ekitaldian tasak igo ez direla adierazi, hauek KPIaren arabera igo dira.

Goirizelaiak EHU diruz "mugara iristear" dagoela ohartarazi zuen irailaren bederatzian Donostiako Campusean egindako ekitaldian. Aldi berean, Urkulluk borondatezko ekarpenak egitera animatu zuen euskal jendartea "unibertsitatearen egoera ekonomikoa hobetzea ahalbidetzeko".

Ikasle Ekintza sindikatuak esan du diru sarrera gutxiago izanik tasen igoerak “gehiago” eragiten diola ikasleriari. Gainera, sindikatuak irakasleen murrizpena, taldeen pilaketa, eta orokorrean hezkuntza "okertzea" leporatzen die EAEko Lehendakari eta EHUko errektoreari.

Tasetaz aparte beste gai batzuk aipatu ziren ekitaldian. Hala nola, beken inguruko azken erreformaren ez-aplikazioa EAEn edota hezkuntzak akordio zabal bat osatzeko beharra krisiari aurre egiteko. "Ibilbide luzeko akordioa behar da sentzibilitate ezberdinen artekoa", aipatu zuen Goirizelaiak.

EHUko 2013/2014 ikasturteko aurkezpen ekitaldia:

Leave a Reply

ZiberK