Bourdieu, Pierre: "Informazioa boteretsuegia da kazetarien esku uzteko"

Eroskik berregituraketa bat egingo du daukan zorrari aurre egiteko

Krisiaren hasieran Eroskik 50.000 langile inguru zituen; orain ez dira 39.000 langilera ailegatzen

Eroskik azken urteetan izan duen zorrari aurre egiteko berregituraketa gogor bat egingo du, horretarako gastuak gutxitu eta posizio onean lehiatzeko. Hobekien kokatutako lekuetan zentratu behar izan da, hau da, Estatuaren iparraldean. Horretarako hainbat saltoki itxi eta lekuz aldatu egin behar izan ditu. Kostuen aurrezte honek langileen egoeran ere eragina izan du. Izan ere urte honetan soldatek %7ko murrizketa izan dute, bazkideentzat zein langileentzat.

Eroskiren zorrak 2007an hasi ziren, Caprabo kateak erosi zuenean. Operazio hori 1.700 milioi euroko kostua izan zen eta honek haren zorrak izugarri handitzea suposatu zuen. Urte horretatik aurrera Eroski zenbaki gorriekin ixten zituen kontuak; 2008an adibidez 98 milioiko galerak jasan zituen. Urte honetako ekainerarte korporazioak 39 milioi euroko galerak izan ditu, aurreko urtean baino %18 gutxiago. Hala, datu horiek ikusita, urte honetan berdin jarraituko duela dirudi.

Eroskik jakinarazi duenez 2008tik 2013ra 1.200 milioi eurotan txikitu dute zorra. Kooperatibak dioenez, “azken urteetako zor mailarik txikiena da”. Bere zorraren heren bat amortizatu duen arren, Eroskik 2.600 milioiko zorra pilatzen du oraindik.

Ordaintzeko metodoa

Entitate hartzekodunekin izandako akordio batean adierazi zen 2017. urtean ordainduko zela zor guztia. Hala ere, bankuekin hitz egiten hasi dira zor hori era lasaiago batean ordaindu dezaten. Eroskiren marka ondo posizionatuta dauden lekuetan behin-betiko finkatzea da helburua. Izan ere, beste markak nagusiak diren hiri batzuetan zaila da Eroskiren helburua lortzea.

Read more

Espainian %9,1 jaitsi zen berrikuntza teknologikoaren gastua 2012an

2010-1012 urtetan Euskal Herria izan zen enpresa berritzaile gehien zituen erkidegoa.

Espainian 13.410 milioi eurokoa izan zen 2012ko berrikuntza teknologikoaren gastua, aurreko urtean baino %9,1 gutxiago, Estadistikako Instituto Nazionalak (INE) adierazi zuen moduan. Politikariak, enpresariak eta analistak arlo honetan inbertitzea krisitik ateratzeko bidea zela esaten zuten.

Luis de Guindos, ekonomia ministroak, inbertsio hau urria zela esan zuen. “I+D+I eta zientziari buruz gutxi hitz egin dut, beste lehentasunak izan ditugu”, adierazi zuen Madrilen izandako ekitaldi batean. Egoera honen aurrean ekonomia ministroak 2014. urtean %10eko igoera egongo zela hitzeman zuen. 2012an berrikuntza teknologikoari buruz egindako ikerketa batean txosten batek dionez, inbertsioaren erdia baino gehiago barne I+Dra bideratu zen. Hau da, enpresaren barruan egiten den inbertsiora.

Berrikuntza teknologikoko gastua nekazaritzan (%22,9ko igoera) ez ezik, beste sektore guztietan jaitsi egin da (industrian %6,6 eraikuntzan %33,1 eta zerbitzuetan %11,1). Berrikuntza teknologikoko gastuaren ehuneko handiena I+D zerbitzuko enpresek izan zuten, %12 batekin; motorreko ibilgailuetako enpresak %11,5arekin eta Farmazian %8,4arekin. Espainiako erkidegoak kontuan hartzen badira, ezberdintasunak daude berrikuntza teknologiko gastuan. Madril, Kataluña eta Euskal Herria hartzen dute Espainiako gastuaren 2/3ak. Aurreko urteko gastuarekin konparatuta erkidego guztietan jaitsi da, Gaztela eta Leon, Galizia, Extremadura eta Kantabrian izan ezik.


Enpresa berritzaileak

Industria sektoreak ehuneko handiena du enpresa berritzaileetan (petroleo industria %75, farmazia %73,1 eta informatiko, elektriko eta optika produktuetan %68). Bestalde, industria zerbitzuan I+D zerbitzuak ehuneko baxuagoa dauka (enpresa berritzailetan %81,1; programazio, aholkularitza eta bestelako informatika ekintzetan %56,9 eta telekomunikazioetan %40,8).

Read more

"Audientzia aktiboak eta kazetaritza" hitzaldia izan zen 4 adituen eskutik

#Ciberpebi hastaga TT izatera iritsi zen

Koldo Meso (UPV-EHU)

EHUko Gizarte Eta Komunikazio Zientzietako irakaslea da Koldo Meso Ayerdi. Internet Bidezko Kazetaritza Digitala kurtsoko zuzendaria izan zen, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak prestatu zuena UPV-EHUko Kazetaritza sailarekin batera. Teknologia berrietako eta ziberkazetaritzako ikerkuntzan aditua da Meso.

Pere Masip (Ramon Llull unibertsitatea)

Ramon LLull unibertsitatean kazetaritza doktoretza dauka Pere Masipek. Geografian eta historian lizentziaturik dago eta Digilab-eko kozuzendaria da. Gaur egun Blanquerna fakultatean irakasten du, Ikerkuntzako Koordinatzailea izatearekin batera. Bere tesi doktoralean internetaren sarrera kazetaritzan ikertu zuen, hainbat hedabide oinarritzat hartuz.

Bella Palomo (Universidad de Málaga)

Malago unibertsitateak Kazetaritzan lizentziaturik Kazetaritza Digitalean lortu zuen postgradua. 2001ean Kataluniako Oberta Unibertsitatean eta Zeta Taldean hasi zen lanean. 2002 urtean ordea Kazetaritzako doktoretza lortu eta hurrengo urtean Estatu Batuetara joan zen kazetaritza irakastera. Gaur egun komunikazioan aditua da eta Bahíako UnibertsitateFederaletik pasa eta gero Malagako Unibertsitatera joan da.

Pere Freixa (UPF)

UBn Arte Ederretan lizentziatu zen Pere Freixa. Ondore, Sistema Elgarreragileak eta Multimediako (UPC) postgradua atera eta Arte Ederretako doktoretza lortu zuen. Komunikazioko Ikerkuntzan aditua da. Hala, UPFko Komunikazio Saileko irakasle eta ikerlaria da, DigiDoc taldeko ikerlaria da…

Read more
ZiberK